Mendebaldeko Sahararen auzian Espainiako Gobernuak hartutako azken erabakiaren aurrean protesta egiteko eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren deskolonizazioa aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko, apirilak 1, herriko saharar talde batek. 19:00etan elkartuko dira Herriko Plazan, eta adierazpen bat irakurriz emango diote bukaera elkarretaratzeri.