Plazaratu da udaberriko aurreneko KARKARA aldizkaria. Azalean, Martin Perona bere tubarekin. Andoaingo Kale-Txiki txarangak omenaldia egingo dio Peronari maiatzean, eta horren harira, peronatarrek musikarekin duten harreman estuaz idatzi nahi izan dugu aldizkarian. Bideo honetan ikus daitekeen modura, Iñigo Gaiton kazetaria Martinekin izan da bere lokalean, eta musikaz gain, ontzigintza eta Jorge Oteizaz ere jardun dute hizketan.
Elkarrizketa luzeaz gain, zaintzaileen zaintzarako saioak ematen ari den Saioa Garmendiari ere tarte zabala eman zaio aldizkarian, baita beste zenbait gairi ere.