Korrikaren 22. edizioa bihar jarriko da martxan eta, hamar egunez, Euskal Herri osoa korrituko du. Amurrion abiatu eta Donostian bukatuko da, apirilaren 10ean, eta Oriora apirilaren 8ko goizeko 05:00ak inguruan iritsiko da; oriotarrek Xuai gainean hartuko diete lekukoa zarauztarrei.
Korrikak 10 kilometro egingo ditu Orion, Xuai gainetik Aginagako Mapileraino. Herriko talde eta elkarte hauek eramango dute lekukoa Orioko ibilbidean:
- 1.966. kilometroa (05:00), Xuai gainean: Orain plataforma.
- 1.967. kilometroa, Xuaiko harrobi zaharraren parean: Zaragueta eskola.
- 1.968. kilometroa, Mutiozabal inguruan: Etxeluze gaztetxea + Xaltxerak taldea.
- 1.969. kilometroa (05:20), Herriko Plaza inguruan: Batzokia + AEK.
- 1.970. kilometroa, Herriko Plaza inguruan: Txurrumuski aisialdi-taldea.
- 1.971. kilometroa, Arozena zeramika-fabrikan: Herrio natur taldea + Karkara kultur elkartea.
- 1.972. kilometroa, Anibarko Portuaren amaieran: Ikastolako gurasoak.
- 1.973. kilometroa, Ortzaika amaieran: Ikastolako langileak.
- 1.974. kilometroa, Botalekun: EH Bildu + presoen lagunak.
- 1.975. kilometroa, Intxaurretan: Talai Mendi + Harribil.