Herriko artisauei maiatzaren 8ko azokan parte hartzera dei egin die udalak

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 31a, 12:44

Azokan parte hartu nahi duten artisauek mezu bat bidali beharko dute kultura@orio.eus helbidera, datu pertsonalak eta erakutsi nahi duten lanaren ezaugarriak adierazita. Eskaera egiteko azken eguna apirilaren 8a izango da.

Maiatzaren 8an, igandez, artisau azoka izango da herrian, eta azoka horretan herriko sortzaileen, artisten eta eskulangileen parte hartzea indartu nahi du udalak, beraien lanak ezagutarazi ditzaten. Azokan parte hartu nahi duten artisauek mezu bat bidali beharko dute kultura@orio.eus helbidera, datu hauekin: izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa eta erakutsi nahi duten lanaren ezaugarriak. Eskaera egiteko azken eguna apirilaren 8a izango da.

Euskal Herri osoko artisauek jartzen dituzte salgai beren sorkuntza lanak Orioko plazan egiten den artisau azokan. Jai giro polita sortzen da herrian, eta bisitari ugari erakartzen du hitzorduak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide