Bihar, martxoak 31, udalbatzarra egingo dute udaletxean. Hauek dira udal ordezkariek landuko dituzten gaiak:
- Onartzea, egoki bada, aldi baterako lan poltsak kudeatzeko araudiaren aldaketa.
- Erabakitzea, egoki bada, Orioko udal kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur parkea eraikitzeko obren kontratazioa prozedura ireki sinplifikatu bidez.
- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko aparkalekuak erregulatzeko udal ordenantzari.
- Onartzea, egoki bada, Orioko euskara-plana 2022-2032 aldirako.
- Otsailaren 25eko 83/2022 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak erabakiak hartzen ditu udal-funtzionario baten diziplina-espedienteari buruz.
- Eskariak eta galderak.