Bihar izango da 'Errioa, gure nortasuna' hitzaldi sortako bigarren saioa

Aitziber Arzallus

Oriotarrak Pizkunde garaian: XVI. mendeko euskal kostaldeko gizartearen ikuspegi bat izenburupean, Iosu Etxezarraga Historian doktoreak Pizkunde garaiko Orio izango du aztergai 19:00etatik aurrera, Arraunetxen.

Errioa, gure nortasuna Orioko itsas ondareari buruzko bigarren hitzaldia antolatu du udalak. Iosu Etxezarraga Historian doktoreak Pizkunde garaiko Orio izango du aztergai 19:00etatik aurrera, Arraunetxen.

Saioa doakoa izango da. Oriotarrak Pizkunde garaian: XVI. mendeko euskal kostaldeko gizartearen ikuspegi bat izenburupean, 1500 eta 1600 arteko oriotarrak izango ditu mintzagai Etxezarragak. Ikuspegi panoramikoa eskainiko du, kostaldeko herrien berezitasunetatik hasi eta garaiko gizartean errotutako ohitura eta jardueretaraino. Bereziki, genero rolen inguruan jarriko du arreta adituak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide