Joan den larunbatean Gipuzkoako Udaberri Sariko lehenengo mailako eskuz binakako finala lehiatu zuten Orioko pilotariek; hain zuzen ere, Lorenz Orbegozok eta Ibon Aranaldek. Getariako Sahatsaga pilotalekuan jokatu zuten partidan, Aristi-Zenekorta bikote getariarra izan zuten aurrez aurre. Oriotarrek norgehiagokari hasiera ona eman zioten arren, ez zuten beraien jokua erakusterik lortu, eta 22-11 emaitzarekin, etxeko bikotearentzat izan zen txapela.