Orio Eragineko jubenilek zita oso garrantzitsua izan dute asteburuan: Euskadiko Txapelketaren lauko finalean parte hartu dute, Kukullaga, Aiala ZKE eta Bidasoa Irunekin batera.
Jokatutako hiru partiak irabazita, 6 punturekin, Kukullagarentzat izan da finala. Beste hiru taldeek, berriz, partida bana irabazi dute, eta bina puntu erdietsi dituzte. Horrenbestez, golaveragea izan da sailkapena erabaki duena: bigarren geratu dira zarauztarrak, hirugarren Bidasoa Irun taldea eta laugarren oriotarrak.
Elkarteak azaldu duenez, "azken unera arte borrokatu beharreko partidak" izan dira hirurak, eta "oso harro" daude taldeak egin duen txapelketaz, finalerako sailkatze hutsa "meritu handiko lana" baita.
Aurkariekin izandako lehiaren erakusgarri dira finaleko hiru partiden emaitzak:
Sinergia Orio 18-19 Kukullaga eskubaloia
Aiala ZKE 27-22 Sinergia Orio
Sinergia Orio 30-29 Bidasoa Irun
Finalean egindako lan apartaren sari modura, Eider Polok atezain onenaren saria jaso du. Adinez aurkariak baino gazteagoa izan arren (kadetea da), txapelketa bikaina egitea lortu zuen. Orio Eraginek azpimarratu du "talde guztiaren lana" dagoela atezainak jasotako sariaren atzean.
Bestalde, eskolarteko txapelketetan ere parte hartu dute herriko eskubaloi jokalari gazteenek, eta partida horietan "giro aparta" izan dutela azaldu du elkarteak.
Aipatutakoez gain, hauek dira Orio Eragineko beste taldeek asteburuan izandako emaitzak:
ETXEAN
Infantilak Gipuzkoako txapelketa
Boga Boga Orio 19-20 Saieko Beltza
Kadeteak Gipuzkoako txapelketa
Sukia Orio 27-20 Ordizia Enirio
Seniorrak Gipuzkoako txapelketa
Mirotza Orio 16-36 Leizaran eskubaloia
KANPOAN
Infantilak Gipuzkoako txapelketa
Aiala Zarautz B 15-15 Seguros Bilbao Orio
Kadeteak Euskal Liga
Zuazo 24-22 Gelato Orio
Infantilak Gipuzkoako txapelketa
Urola eskubaloia 16-13 Zudugarai Orio