Bigarrengo eta laugarrengo postuak Oriorentzat, San Pedroko jaitsieran

Mireia Galarza Bastida 2022ko mar. 27a, 10:50

Nesken trainerua atzoko estropadan. (Argazkia: @orioarraunean)

Emakumeen taldeak 10:57,48ko denbora behar izan zuen helmugaratzeko, eta gizonezkoek 19:45,62. Gizonezkoen bigarren taldeak 20. postua lortu zuen. 

Liga hasteko hiru hilabete inguru geratzen badira ere, atzo arratsaldean jokatu zuten San Pedroko jaitsiera, eta bertan izan ziren Orioko traineruak ere. 

Emakumezkoei dagokionez, bigarren amaitu zuten Orioko neskek, Arraun Lagunaken atzetik, 10:57,48ko denbora lortuta. Gizonezkoen kasuan, aldiz, laugarren helmugaratu zen lehen taldea, 19:45,62ko denbora eginda, eta Bermeo sailkatu zen lehen postuan. Bigarren taldeak 20. postua lortu zuen, 21:14,09ko denboran helmugaratuta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide