Antton Telleriaren bakarrizketarako sarrerak, eskuragarri

Mireia Galarza Bastida 2022ko mar. 26a, 16:00

22:00etan izango da saioa, Korrika Kulturalaren programaren barruan, eta sarrerak eskuragarri daude online zein kultur etxean, 5 euroan.

Antton Telleria kazetari eta umoregileak bakarrizketa eskainiko du apirilaren 1ean, ostiralarekin, kultur etxean. 22:00etan izango da saioa, Korrika Kulturalaren programaren barruan, eta sarrerak eskuragarri daude online zein kultur etxean, 5 euroan. Telleriak zuzentasunaren mugak aztertu nahi ditu, eta apirilarekin batera helduko da Oriora. Sarrerak eskuragai daude hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide