Orio Eraginek hiru partida jokatuko ditu etxean asteburuan

Mireia Galarza Bastida 2022ko mar. 26a, 14:00

Karela kiroldegian jokatuko dituen hiru neurketak gaur izango dira, 15:30ean hasita.

Asteburuan, Orio Eragin hiru partida jokatuko ditu etxean eta beste hiru kanpoan.

Etxean:

- Gaur, larunbata, 15:30ean hasita, infantil mailako Gipuzkoako Txapelketako partida jokatuko dute Boga Boga Oriok eta Saieko Beltzak, Karelan.

- Gaur, 16:45ean hasita, kadete mailako Gipuzkoako Txapelketako partida jokatuko dute Sukia Oriok eta Ordizia Eniriok, Karelan.

- Gaur, 18:15ean hasita, senior mailako Gipuzkoako Txapelketako partida jokatuko dute Mirotza Oriok eta Leizaran Eskubaloiak, Karelan.

Kanpoan:

- Gaur, 10:00etan hasita, infantil mailako Gipuzkoako Txapelketako partida jokatuko dute Aiala Zarautz B eta Seguros Bilbao Oriok, Zarautzen.

- Gaur, 15:00etan hasita, kadete mailako Euskal Ligako partida jokatuko dute Zuazok eta Gelato Oriok, Barakaldon.

- Igandean, 10:00etan hasita, infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa partida jokatuko dute Urola Eskubaloiak eta Zudugarai Oriok, Zumarragan.

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide