Lorenz Orbegozo eta Ibon Aranalde pilotari oriotarrak Gipuzkoako Udaberri txapelketako finala jokatuko dute gaur arratsaldean. Getariako Sahatsaga pilotalekuan izango da, 17:00etan hasita, eta Gure Txeru elkarteko Aristi-Zenekortaren aurka arituko dira, nor baino nor.