Intza Unanueren 'Ilundu aurretik' diskoa eskuragai dago formatu fisikoan

Karkara

Udazkenean plazaratu zuen Unanuek estreinako kantu bilduma, eta orain arte, plataforma digitaletan bakarrik egon da entzuteko moduan. Orain, diskoak ere jarri ditu salgai musikariak, eta hainbat modutan lor daitezke.

Intza Unanuek plazaratu duenez, Errusta tabernan eta Soia Bridal dendan daude salgai Ilundu aurretik EParen kopiak. Horrez gain, abeslariaren Instagram kontuan eta webgunean ere eskuratu daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide