Lehengo urtearen bukaera aldera, Emakume eta gizonen berdintasunerako II. diagnostikoa plazaratu zuen Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak. Diagnostiko horretan oinarrituz, eta duela aste batzuk herritarrekin egindako lan-saioaren ostean, Orioko Berdintasunerako II. Udal Plana aurkeztuko dute hilaren 29an, asteartearekin.
Planaren aurkezpen ekitaldia kultur etxean egingo da, seiak eta erdietatik aurrera. Besteak beste, 2022an zehar berdintasunaren alorrean landuko diren helburu eta jardueren berri emango da saioan, eta horien berri lehen eskutik jakin dezaten, Ahalduntze Eskolak ekitaldira hurreratzeko gonbidapena egin die herritar guztiei.