Kai Nakai eta Xanta gaztetxean ariko dira larunbat gauean

Aitziber Arzallus

Reggaetoi feminista, euskaraz eta zuzenean entzuteko aukera izango da larunbat iluntzean Etxeluzen, Kai Nakai artista gasteiztarrak emango duen kontzertuan, eta Xanta dj-a arduratuko da festari segida emateaz. 21:00etan irekiko dituzte gaztetxeko ateak, eta sei euro kostako sarrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide