Orioko jubilatu eta pentsiodunek ospakizun eguna dute gaurkoa. Goizean meza izan dute, eta uneotan, Aginagako Errasti sagardotegian ari dira bazkaltzen. Zaharren Babeslekuak antolatuta, urteroko hitzordua dute gaurkoa, eta dozenaka animatu dira aurtengoan ere.