Baxurako flota egunero ari da biltzen aste honetan, garraiolarien greba-dela eta, nola jokatu erabakitzeko. Gaur goizeko batzarraren ostean Jon Mujika Orioko Kofradiako presidentearekin hitz egin du KARKARAk, eta hark azaldu duenez, bihar beste bilera bat egingo duten arren, ziurrenik lehorrean geratuko dira datorren astera arte behintzat.