Gaur hasi eta martxoa bukatu bitartean, ia arratsaldero izango dira musika eskolako ikasleen emanaldiak. 4, 5 eta 6 urteko gaztetxoek Musika eta mugimendua eskoletan landutako doinuak entzunaraziko dituzte. Saio guztiak kultur etxean izango dira, adinaren arabera banatuta, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.
Ondorengoa izango da programa:
- Gaur: 6 urtekoak, 17:00etan.
- Bihar: 5 urtekoak 17:00etan eta 4 urtekoak 18:00etan.
- Etzi: 6 urtekoak 17:00etan.
- Martxoak 28: 5 urtekoak 17:00etan eta 4 urtekoak 18:00etan.
Instrumentuen entzunaldiak
7 urtetik aurrerako ikasleek, instrumentuen arabera banatutako emanaldiak eskainiko dituzte hilaren 23tik aurrera. Saio gehienak kultur etxean izango dira, martxoaren 31ko tronpetako entzunaldia izan ezik; Salatxo aretoan egingo dute hori. Eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Ondorengoa izango da programa:
- Bihar: Txistuko entzunaldia 19:00etan.
- Etzi: Gitarrako entzunaldia 18:00etan eta biolineko entzunaldia 19:30ean.
- Ostiralean: Pianoko entzunaldiak 17:00etan eta 18:00etan, eta piano eta kantuko entzunaldia 19:00etan.
- Martxoak 28: Perkusio eta biolontxeloko entzunaldia 19:30ean.
- Martxoak 31: Flauta eta esku-soinuko entzunaldia 17:00etan, klarineteko entzunaldia 18:00etan, saxofoiko entzunaldia 19:00etan eta tronpetako entzunaldia 19:30ean —azken hori Salatxo aretoan—.