Talaimendi Elkarteko hiru korrikalarik Jurramendi Trail Montejurra (Nafarroa) lasterketan parte hartu zuten atzo, igandearekin. Hirurek 45 kilometroko ibilbidea egin zuten, 2.700 metroko garaiera aldearekin. Horien artean, Sara Peñak lortu zuen emaitzarik onena, bigarren eginda. Peñak 5 ordu eta 40 minutu behar izan zituen lasterketa amaitzeko, eta ez zuen lortu Amaia Razkin irabazleari gailentzea.
Aitor Galan eta Bittor Andresek ere parte hartu zuten lasterketetan, eta 05:56:00 eta 07:17:00 denborekin helmugaratu ziren, hurrenez hurren.