19:30ean hasita, lau partida jokatuko dituzte herriko frontoian

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 18a, 17:06

Hauexek gaur, ostirala, herriko frontoian jokatuko dituzten pilota partiduak.

Gipuzkoako Txapelketako lau norgehiagoka jokatuko dituzte gaur, 19:30ean hasita, Orioko frontoian. Infantil bigarren mailakoak hasiko dira, eskuz binaka. Orioko Aizpuru eta Amilibia Lazkaoko Lapke 2 bikotearen kontra ariko dira aurrena, eta Orioko Miner eta Gozategi Aloña Mendi 4 bikotearen kontra jarraian. Horien ostean, nagusien bigarren mailan, gomazko paletako banakako bi partida lehiatuko dituzte: lehendabizikoan, Orioko Aldalurrek eta Lizardi taldeko U. Etxebestek neurtuko dituzte indarrak; eta bigarrengoan, Orioko Lizasok eta Lizardi taldeko A. Etxebestek.
 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide