Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 19. edizioko filmak ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Orion. Kultur etxeko areto nagusian emango dituzte aurtengo jaialdiko sei film laburrak, 19:00etan hasita, Zinegoakek eta Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak antolatuta. Orotara, sei lan ikusteko parada izango da: Les filles ne marchent pas seules la nuit, No deberias, Elsa, Berak baleki, 17 minutos con Nora eta To the future, with love lanak, hain zuzen ere. Sarrerak kultur etxean daude eskuragai, hiru euroren truke.