Miriam Mendoza ipuin kontalariak saioa eskainiko du datorren astelehenean. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da, kultur etxeko areto nagusian, 17:30ean hasita. Ekitaldian parte hartzeko, gonbidapena beharko da, eta horiek dagoeneko eskuragai daude kultur etxean.