Juan Priederi omenaldia egingo diote kanposantuan larunbat eguerdian

Aitziber Arzallus 2022ko martxoaren 15a

Priederi iaz egindako omenaldiaren argazki bat.

Martxoaren 21ean hogei urte beteko dira ETAk Juan Priede Orioko Udaleko PSE-EEko zinegotzia hil zuela, eta larunbatean Gipuzkoako PSE-EEk hura oroitzeko ekitaldia egingo du Orioko hilerrian, Priederen hilobiaren aurrean, 12:00etatik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide