Asteburu hau garrantzitsua izan da Orio Eragin Eskubaloia elkartearentzat. Ohi bezala, partida asko izan dituzte maila desberdinetan, eta jubenilek, jokoan izan dute Euskadiko Txapelketaren lauko finalerako sailkapena. Sinergia Oriok Eibarko Arrateren kontra zuen partida garrantzitsu hori etxean, eta gaizki hasi zuten norgehiagoka; zehazki, bigarren zatiko uneren batean 10-17 zuten aurkako markagailua.
Orio Eraginek azaldu duenez, "kiroldegira bertaratutako herritarren bultzadari esker", aurkako dinamika hautsi eta ozta-ozta partida irabaztea lortu zuten, gol bakarreko aldearekin. Hala, martxoaren 25etik 27ra bitartean jokatuko den Euskadiko Txapelketaren lauko finalean izango da Sinergia Orio, Bidasoa Irun, Etxeberriko Kukullaga eta Aiala Zarautzekin batera.
Elkarteko kadeteak ere borrokan ari dira Euskadiko Txapelketaren lauko finalerako txartela lortzeko. Momentu honetan, laugarren dira sailkapenean, eta liga amaitzeko lau partidaren faltan, emaitza onak lortu beharko dituzte, ligako lehen bi sailkatuak pasatuko direlako lauko final handira.
Hauek dira Orio Eragin elkarteko taldeek asteburuan izandako emaitzak:
ETXEAN
Infantilak Gipuzkoako txapelketa
Boga Boga Orio 24-18 Irauli Eskubaloia
Kadeteak Gipuzkoako txapelketa
Sukia Orio 26-29 Aloña Mendi
Kadeteak Euskal Liga
Gelato Orio 25-18 Aiala Zarautz
Jubenilak Euskal Liga
Sinergia Orio 24-23 Arrate Eibar Eskubaloia
KANPOAN
Infantilak Gipuzkoako txapelketa
Endañeta Pulpo 15-16 Seguros Bilbao Orio
Seniorrak Gipuzkoako txapelketa
Arilan Elgoibar 38-15 Mirotza Orio