Aimar Martinez Zainbizi elkarteko kidea gaur abiatu da Ukrainara, furgoneta beharrezko materialez beteta. Ideia berarena izan zela dio Martinezek, eta egoera ikusita, hainbat lekutan egin du material bilketa. "Tailer batzuetan bildu dut, eta ingurukoek ere asko eman didate", dio.
“Bilketak oso erantzun ona" izan duela dio Zainbiziko idazkariak, eta horregatik, bidaia bat baino gehiago egiteko asmoa adierazi du. "Ostegunean itzuliko gara lehen bidaiatik, eta ahal bada, berriro joango gara hurrengo igandean".
Poloniako mugara joatea da asmoa, zehatz mehatz nora ez badakite ere. "Leku batera ez bada bestera joango gara, laguntzea da kontua" adierazi du Martinezek.
Familia bati laguntza
Gauzak eramateaz gain, ordea, bertako familia bati lagundu nahi die Zainbiziko idazkariak. "Gauzak edozeinek eskaini ditzake, baina niri benetan polita iruditzen zaidana da familia bat hona ekartzea, eta ahal badugu egingo dugu", dio Martinezek.
Martinezek, gainera, webgune bat ere sortu du, bidaia honetako irudiak bertan jarri eta edozeinek bisitatzeko aukera izan dezan: www.donostitikucraniara.com