Hip hop doinuek hartu dute Karela kiroldegia

Elena Marguello

Goraino bete da kiroldegiaGipuzkoa Dance Contest Hip Hop Txapelketaren 10. edizioan. 800 dantzari inguru igoko dira oholtzara egun osoan zehar.

10:45ean ireki dituzte Karela kiroldegiko ateak, eta jendetza elkartu da hip hop dantzariak ikusteko. Gipuzkoa Dance Contest Hip Hop Txapelketaren 10. edizioa ospatuko dute egun guztian zehar, eta giro ezin hobea sortu dute bertaratu direnen artean.

Euskal Herritik nahiz Espainiatik etorritako 800 dantzari inguru igoko dira oholtzara, eta hauek hainbat mailatan lehiatzen arituko dira: infantil, junior, youth, absolutu, premium (gurasoak) eta garaikidea kategoriak. Aurten, lehenengo aldiz, Mega Crew izeneko talde handientzako kategoria ere gehitu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide