Martxoaren 8a igaro zen arren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako ekintzekin jarraitzen dute Xaltxerek, eta biharkoa egun bete-betea aurreikusten dute. 10:30ean ekingo diote egitarauari, Leire Zinkunegiren eskutik plazan egingo duten zunba saioarekin. 12:30ean leku berean elkartuko dira berriz, Xixiliren doinupean poteo feminista egiteko. Eta jarraian, 14:30ean, emakumeen* bazkaria egingo dute Etxeluze gaztetxean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bazkari autogestionatua izango da; alegia, janaria norberak eraman beharko duela. Hori bai, platerak eta kubiertoak erabilgarri egongo dira gaztetxean, eta edaria hango barratik hartzeko aukera ere egongo da.
Bazkalostean, mikroa zabalduko dute, nahi duenarentzat.