https://orioguka.eus logoa
  • Gaiak
    Aisia Ekonomia Euskara Jaiak Gizartea Hezkuntza Hirigintza Iritzia Kirola Kultura Politika
  • Agenda
  • Komunitatea
  • Eskelak
  • Hemeroteka
  • Argazki galeriak
  • Bideoak
  • Bereziak
  • Aldizkaria
  • Zozketak
  • Webkamera eta Itsasoa
  • Eguraldia
  • Karkara
  • Nor gara?
  • Egin bazkide
  • GUKA aplikazioa
  • GUKA whatsapp kanala
  • Harremanetarako
  • Publizitatea
Tokikom menuko logotipoa
Orio

Hitzarmena sinatu dute udalak eta Pertzetik elkarte feministak, Ahalduntze Eskolaren urteko jarduera bermatzeko

Iñigo Gaiton 2022ko mar. 10a, 15:46
Deskargatu Info Ahotsak :

Orria entzun
Hitzarmena sinatu dute udalak eta Pertzetik elkarte feministak, Ahalduntze Eskolaren urteko jarduera bermatzeko

"Berdintasunezko politikak gauzatzeko eta gizarte inklusiboa eraikitzen jarraitzeko" konpromisoa berretsi dute, gaur goizean sinatutako hitzarmenaren bitartez.

 

Herrian berdintasun arloan egiten den lana sendotzeko helburuarekin, Orioko Udalak eta Ahalduntze Eskolaren kudeaketaz arduratzen den Pertzetik elkarte feministak akordioa sinatu dute gaur goizean. Testuaren xede nagusia da, besteak beste, "berdintasunezko politikak gauzatzea eta gizarte inklusiboa eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berrestea".

Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola dira Ahalduntze Eskolan lanean diharduten bi berdintasun-teknikariak. 2019an jo zuten udalera, faltan sumatzen zituzten berdintasunari lotutako dinamikak martxan jartzeko asmoz. Alderdi politiko guztien adostasunarekin, Orioko emakumeen beharren diagnosia egin zuten urte hartan bertan eta, handik gutxira, 2020ko urtarrilean, zabaldu zituen ateak Ahalduntze Eskolak.

Orduan, Miriam Garciarekin batera, Pertzetik elkarte feminista sortu zuten, eta herriaren eta emakumeen beharrei erantzuteko lanean ari dira geroztik. 2022ra begira, "orain arte egindako urratsei jarraipena eta egonkortasuna emateko", hitzarmena sinatu dute Udalarekin.

Aurrekontuetan indartutako diru partida

Urteko aurrekontu orokorretan islatzen denez, Ahalduntze Eskolari bideratutako partida indartu egin du udalak, helburu hauek betetzeko: aurrez aurreko arreta zabaldu, komunikazio-estrategiak indartu, aholkularitza juridikoaren zerbitzua sendotu eta, pixkanaka bada ere, Etxe Morea sortzeko prozesua abian jarri.

Horrez gai, azaroan aurkeztu zen Gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako II. diagnostikoa oinarri hartuta, Berdintasun Plana garatzen ari dira orain. Martxoaren 1ean egin zuten lehen saio irekia, eta hilaren 29an aurkeztuko dute plana, 18:30ean, kultur etxeko areto nagusian.

 

Gizartea Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide
UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP. ELK.

Eusko Gudari kalea, 26
20810 Orio (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa: orio@ukt.eus | Telefonoa: 943-83 15 27

Codesyntaxek garatua
Creative Commons License

  • Facebook logotipoa
  • X logotipoa
  • Instagram logotipoa
  • Email logotipoa
  • Honi buruz
  • Lege oharra
  • Publizitatea
  • Arauak
  • Harremanetarako
  • Rss

Babesleak
Orioko udalaren logoa Gipuzkoa Berria logoa Jaurlaritzaren logoa

Bikain Ziurtagiria Uztarria Kudeaketa aurreratua Uztarria
Tokikom logotipoa
Gertuko informazioa, euskaraz
  • Aiaraldea
  • Aikor
  • Aiurri
  • Alea
  • Amezti
  • Anboto
  • Antxeta irratia
  • Ataria
  • Azpeitia Guka
  • Azkoitia Guka
  • Barren
  • Begitu
  • Berriketan
  • Drogeten itturri
  • Erran
  • Euskalerria Irratia
  • Geuria
  • Goiena
  • Goierri telebista
  • Guaixe
  • Guka
  • Guka telebista
  • Hiruka
  • Kronika
  • Mailope
  • Noaua
  • Oizmendi telebista
  • Orio Guka
  • Plaentxia
  • Txintxarri
  • Uriola
  • Zarautz Guka
  • Zumaia Guka
  • 28 Kanala
  • Matx
  • Gurean
  • Plazanbazan
  • Ttap
Tokikom publizitatea - v14.98.0