Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, berdintasunerako bidean emakumeen kirolean eman beharreko urratsez jardun zuten Euskadi Irratian, eta Ainhoa Etxabe oriotarra izan zen solasaldian parte hartu zuenetako bat. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko presidentea da Etxabe.