2022ko martxoaren 8a

Manifestazio jendetsua egin da Orion Emakumeen Nazioarteko Egunean

Iñigo Gaiton 2022ko mar. 8a, 20:31

Sistemari sua lelopean, parekidetasunaren eta borroka feministaren aldeko aldarriek kaleak hartu dituzte gaur arratsaldean. Xaltxerak talde feministak egindako deialdiari erantzun zabala eman diote herritarrek.

Zazpietan hasita, herrian barrena manifestazioa egin dute herritarrek, Emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarriekin bat eginez. Xaltxerak talde feministarena izan da deialdia, eta irudietan ikus daitekeen modura, jende asko mobilizatu da. Batukadak girotu kale agerraldia, eta musikarik izan ez denean, herritarrek gogor oihukatu dituzte borroka feministaren aldeko aldarriak.

Ohi bezala, plazatik abiatu da manifestazioa, eta Bikamiotaraino joan dira, Eusko Gudari kalean barrena. Han buelta hartuta, plazaraino itzuli dira berriz. Udaletxearen aurrean jarrita, mobilizazioaren deitzaileek Euskal Herriko Bilgune Feministaren manifestua irakurri dute, eta segidan, hemen klik eginda ikus daitekeen modura, erre egin dituzte "emakumeak* zapaltzen dituen sistemaren" zenbait elementu; besteak beste, justizia patriarkala, genero rolak eta maitasun erromantikoa.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide