Diru-bilketa abiatu dute Ukrainara jeneroa eramango duen kamioiaren gastuak ordaintzeko

Iñigo Gaiton

Ekimenaren bultzatzaileek adierazi dutenez, 3.000 euro behar dituzte kamioiaren gastuak ordaindu eta kito egiteko. Antolatzaileek kontu korronte bat ireki dute dirua biltzeko.

Kamioi batean bidali nahi da Ukraina alera Orion bildutako jenero guztia. Ibilgailua badute dagoeneko antolatzaileek, baina gaur jakitera eman dutez, bidaiaren gastuak ordaintzeko 3.000 euro beharko dituzte. Kopuru hori biltzeko helburuarekin,  kontu korronte bat zabaldu dute, interesa duen herritar orok dirua emateko aukera izan dezan.

Hau da kontu korrontearen zenbakia:

ES 30 3035 0182121820038633 (Laboral Kutxa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide