2022ko martxoaren 8a

Orioko Udalak bat egin du Martxoaren 8aren harira herriko mugimendu feministak antolatutako mobilizazioekin

Aitziber Arzallus

Udalak dei egin die herritarrei Xaltxerek antolatu duten manifestazioan parte hartzera, gaur, 19:00etan, Herriko Plazatik hasita.

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta Orioko Udalak bat egingo du herriko mugimendu feministak antolatutako mobilizazioarekin. "Herri feminista bat sortzeko lanean ari direnen hitza entzun nahi du, haiena baita gaurko eguneko aldarrikapena". Aldi berean, udalak konpromiso irmoa adierazi nahi du berdintasunezko gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko. Horregatik, udalak dei egin die herritarrei Xaltxerek antolatu duten manifestazioan parte hartzera, gaur, 19:00etan, Herriko Plazatik hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide