Irudietan: Euria, lokatz ugari eta elur bustia ere bai Pagoeta inguruetan

Iñigo Gaiton

Eguraldi txarrari aurre eginez, 273 korrikalarik egin dute gaur goizean Aiako XI. Mendi Lasterketa. Hotza eta euria izan dira lehen ordutik, eta parte hartzaileek azaldu dutenez, Pagoetaren gainaldean elur bustiak ere harritu ditu. Helmugara hurreratu ahala, atertu egin du, eta probaren amaieran giro polita sortu da plazan. Antolatzaileak oso gustura agertu dira goizak eman duenarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide