Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko produktu bilketa berri bat jarriko da martxan astelehen arratsaldean

Iñigo Gaiton 2022ko mar. 5a, 14:44

Ekimen solidarioa sustatu duen boluntario taldeak azaldu duenez, "esku lana" ere beharko da materiala ondo antolatzeko, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Ukrainako gerraren biktimei laguntzeko helburuarekin, beste produktu bilketa bat egingo da astelehenetik aurrera. Ekimen solidarioa herriko boluntario talde batek antolatu du, eta udalarekin elkarlanean, biltegi modura erabiltzeko beste lokal bat lortu dute orain. Eusko Gudari kalean dago, kultur etxetik metro gutxira (argazkian ikus daiteke).

Astelehenean ukrainarrentzat produktuak biltzeari ekingo diote berriro, eta 15:00etatik aurrera irekita egongo da lokala. Boluntario taldeak adierazi duenez, "esku lana" beharko dute lokaleko martxa kudeatzeko, eta herritarrei ekimen solidarioan parte hartzeko deia egin diete.

Neguko arropa "nahikoa" jaso dutenez, bestelako produktuak eskatu dituzte:

. Janari aurrefabrikatua (latetan, kristalezko potorik ez)
. Umeentzako elikagaiak: esne hautsa, frutazko pureak latetan, fardelak, toallitak...
. Emakumeen higienerako produktuak
. Linternak eta pilak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide