Kamioiak bat bestearen atzetik jarrita, elkartasun karabana gaur goizean abiatu da Donostiatik Sahara aldera. Saharautz elkarteak jakitera eman duenez, denera 100 tona janari biltzea lortu dute, eta genero hori guztia Tindufeko kanpalekura bidean da dagoeneko. Hala, elkarteak esker oneko hitzak izan ditu Urola Kostako ikastetxe, denda eta herritarrentzat, bilketarako eman duten laguntzagatik.