Luda Davydenko ukrainarra da, baina Orion bizi da orain. 12 urte zituenean etorri zen herrira aurrenekoz uda pasatzera, Chernobil elkartaren bitartez. Bere aitak, anaiak eta aitonak lan egiten zuten aireportu militarra bonbardatu zuen Errusiak gerraren lehen egunetan, eta ordutik, ez dute aitonaren berririk. Biba Zuek! saioan kontatu ditu azken egunotan bizitakoak.