Aiako kintopeko idi proben edizio berri bat jokatuko da datozen egunetan probalekuan. Sei parek parte hartuko dute lehiaketan, eta horien artean izango dira Iñaki Olidenen eta Ainhoa Gabirondoren bi idi pare.
Larunbatean eta astelehenean egingo dira bi jardunaldiak, gaueko hamarretatik aurrera. Hauek dira bi egunetako txandak:
Larunbata
- Etxetxo (Arroa)
- Ainhoa Gabirondo (Orio)
- Lopategi (Billela)
Astelehena
- Iñaki Oliden (Orio)
- Txokolate (Errezil)
- Igone Pagadizabal (Hondarribia)