Kalean da martxoko KARKARA aldizkaria

Karkara 2022ko mar. 4a, 10:29

Banatzaileak ari dira KARKARA aldizkariaren 437.zenbakia Orioko eta Aiako postontzi guztietan uzten. Aldizkariaren azalean, errioko ontziraleku zahar bat eta galdera zabal bat airean: Zer dakar Biziberritze Planak?

Martxoko lehen ostiralarekin batera plazaratu da hil honetako aldizkaria. Azalean planteatzen den galderari erantzunez, udalak lehengo hilean aurkeztutako Biziberritze Planaren argazki orokor bat egiten saiatu gara, txostenaren sorreran parte hartu duten hainbat laguni ahotsa emanez. Bestalde, ohiko kolaboratzaileen artikuluez gain, Joxemari Genova diseinatzaileak bere dendaren atzean dagoen istorioa kontatu digu, eta azkenaldian bizi-bizi dabilen Errikotxia bertso eskolako gaztetxoekin ere egon gara.

Eskualdeko edukiei tokia eginez, GUKA gehigarria ere badakar aldizkariak, 1936ko gerraren inguruko erreportajearekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide