Hau da gutuna, osorik:
"Lehenik eta behin, eskerrik asko oriotar guztioi. Ukrainako egoera larria kontuan izanik, eskertzekoa da Orioko herriak erakutsi duen solidaritatea, Zestoarekin elkarlanean. Gerraren ondorioak jasaten ari diren ukrainarrei laguntzera bideratuko da jasotako laguntza guztia. Momentu oso gogorrak ari dira bizitzen, eta badakigu oriotarrok emandako guztia lagungarri izango zaiela, benetan behar dutelako.
Gure eskerrik beroenak ere Gabon tabernakoei, bilketa hau posible egiteagatik. Herriak deialdiari emandako erantzuna ikaragarria izan da. Eskerrik asko Idoia eta Jone, eskerrik asko bihotzez oriotar guztioi".