KARKARAk oraintxe grabatu berri duen bideoan ikus daitekeen modura, Gabon tabernan bildutako generoa furgoneta handi batean sartzen jardun dute hainbat herritarrek. Ibilgailua goraino bete dute, eta oraindik ere, produktu gehiago geratu da biltegian, beste buelta batean jasotzeko. Ukrainarrei laguntza ematera bideratuko da bildutako guztia.