Joan den larunbatean, kintopeko idien Euskadiko txapelketa jokatu zen Elgoibarren. Denboraldian zehar emaitza onenak lortu dituzten lau idi pare elkartu zituen hitzorduak: bi gipuzkoarrak, eta beste biak bizkaitarrak. Iñaki Olidenen pareak hainbat garaipen lortu ditu aurtengo denboraldian, eta emaitza horiei esker, txartela lortu zuten Elgoibarko finalean egoteko.
Final handian lan ona egin arren, Rubiok eta Gorrik osatutako pareak eguneko bigarren marka onena egin zuen, eta txapeldunorde izatearekin konformatu behar izan du Olidenek. Hemendik aurrera, idi zaharren probetan jardungo dute bi idi horiek.
Hauek dira Elgoibarko finaleko emaitzak
1. La Cruz 59 plaza, 3 zinta eta 6,2 metro
2. Oliden 57 plaza, zinta bat eta 6,1 metro
3. Txinlo 54 plaza, 2 zinta eta 3,7 metro
4. Olazar 49 plaza eta 5,75 metro