Aurrerantzean, Euskal Herriko hiru jatetxek izango dituzte Repsolek banatzen dituen bi Eguzki, eta Katxiña upategia da horietako bat. Izaskun eta Iñaki Zendoia anai-arrebek atzo jaso zuten bereizgarria Donostiako Viktoria Eguenia antzokian egindako ekitaldian. Hala, 2020an jasotako lehen Eguzkiaren ondoan jarriko dute bigarrena Katxiñakoek.
Gastronomia munduko aurpegi ezagunak bildu zituen atzoko sari banaketak, eta 150 sukaldari baino gehiago elkartu ziren; haien artean, David Muñoz, Martin Berasategi, Andoni Luis Aduriz eta Elena Arzak.
Gaur gaurkoz, Euskal Herriko bederatzi jatetxek dituzte hiru Eguzki sari: Akelarre, Arzak, Elkano, Martin Berasategi, Mugaritz, Zuberoa, Azurmendi, Etxebarri eta Nerua Guggenheim.
Bi dituztenak, berriz, hiru dira: Katxiña, Arrea eta La Biblioteca. Aurreneko Eguzkia jaso dutenak, aldiz, gehiago: Ama, Narru, KEA Basque Fine Food, Gotzon, Jauregibarria, La despensa de Etxanobe eta Remenetxe, Kabo, Alma eta Hamabi.