Badator Korrika, eta ederki nabarituko da Orion ostiral honetan. Izan ere, herriko taldekoek jai giroko egitaraua prestatu dute arratsalde parterako.
Plazan jarri dute hitzordua Korrikakoek, 17:30ean. Ordu horretan, haurrentzako jolasak izango dira Txurrumuski aisialdi taldearen eskutik, eta aldi berean, Korrika denda egongo da bertan, nahi duenak erosketatxoren bat egin dezan.
18:30ean, berriz, triki-poteoa hasiko da.
Hilaren 31n abiatuko da aurtengo Korrika, Amurrion, eta Euskal Herri osoa zeharkatuta, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Oriotik azken txanpan igaroko da, apirilaren 7tik 8rako goizaldean.