Otsail amaierarako bi eguneko grebara deitu zuten osasungintzako sindikatu nagusiek, hau da, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, eta Orion eragin nabarmena izan dute bi deialdiek.
Joan den ostiralean izan zen aurreneko greba eguna, otsailaren 25ean, eta orduan denek egin zuten bat grebarekin anbulatorioan. Hala, gutxieneko zerbitzuak eskaini zituzten. Gaur, berriz, erizain zerbitzua bakarrik dago martxan.
Osakidetzarako inbertsio handiagoa eta baliabide eta langile gehiago eskatu dituzte sindikatuek, eta asteburuan manifestazioak ere egin dituzte Bilbon, Gasteizen eta Donostian.