Eguraldia lagun, Burrunba elektrotxarangaren doinura ospatu dituzte Inauteriak oriotarrek. Herriko Plazan hasi dute emanaldia, eta makina bat herritar elkartu da bertan. Gero, kalez kale jarraitu du txarangak herriko kaleak musikaz eta dantzaz betetzen.