Gaztetxoen arteko elkarbizitza sustatu asmoz, hiru eguneko egonaldia antolatu du Txurrumuski elkarteak. Martxoaren 25, 26 eta 27ko asteburuan egingo da, eta LH 3, 4, 5 eta 6ko haurrei zuzenduta dago, eta Txurruka aterpetxean egingo da.
Izenak emateko formulario hau bete beharko da. Haurrek banaka, binaka edo hirukotean eman dezakete izena. Egonaldira izena ematen duten haurren kopurua eskainiko diren lekuena baino handiagoa bada, zozketa egingo dute erabakitzeko zer haurrek gozatu ahal izango duten egonaldiaz. Taldean izena ematen badute, heldu bat jarri beharko dute taldeko arduradun bezala, eta pertsona honek egingo du izen ematea. Izenak martxoaren 6a baino lehen emango dira.
Martxoaren 8an egingo dute lehen zozketa. Lekuetako bat tokatzen zaion haurraren guraso edo arduradunek hiru eguneko epea izango dute ordainketa egiteko. Gazte bakoitzeko 50 euro ordainduko dira, eta sarrerak Laboral Kutxako ES29 3035 0182 18 1820021770 kontuan egingo dira.
Plaza librerik geratzen bada, martxoaren 15ean bigarren zozketa bat egingo dute.
Informazio gehiago lortzeko edo sor daitezkeen zalantzak argitzeko, txurrumuski@txurrumuski.org helbide elektronikora idatzi daiteke, edo 666 19 43 68 telefono zenbakira deitu.