Joseba Saies zortzigarren izan da Munduko Indoor arraunketa txapelketan

Juan Luis Romatet 2022ko ots. 26a, 10:42

Argazkia: @Ekaitzsaies

Balentria galanta lortu du Joseba Saies oriotarrak. Zortzigarren postua lortu du Munduko Indoor arraunketa txapelketan, 60-64 urteko kategorian, 500 metroan. Ez hori bakarrik, Espainiako marka onena ere lortu du. 

Piraguista ohia, orain lau urte hasi zen areto barruko arraunketa praktikatzen Orioko Arraunketa Elkartearen bitartez. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide