Ibilgailuen zerga martxoaren 1etik apirilaren 29ra ordaindu beharko da

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 25a, 13:26

Ordainagiria helbideratu nahi dutenek apirilaren 25a arteko epea dute hori eskatzeko udal bulegoetan. Apirilaren 29a baino beranduago ordaintzen dutenei, berriz, errekargoa aplikatuko zaie.

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko dela jakinarazi du Orioko Udalak. Zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 29ra arte egongo da zabalik. Ordainagiria helbideratu nahi dutenek apirilaren 25a arteko epea dute hori eskatzeko udal bulegoetan. Apirilaren 29a baino beranduago ordaintzen dutenei, berriz, errekargoa aplikatuko zaie.

Ibilgailuen errolda jendaurrean dago ikusgai, eta ibilgailuaren datuak kontsultatu nahi dituenak udal bulegoetara jo besterik ez du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide