Banderola moreak jartzeko deia egin du udalak

Karkara 2022ko ots. 24a, 17:00

Banderolak ostiral arratsaldetan egongo dira eskuragai Ahalduntze Eskolak kultur etxean duen bulegoan, kultur etxeko harreran eta gizarte zerbitzuen bulegoetan.

Eskualdeko udalek eta ikastetxeek osatzen duten Hezkidetza Foroaren proposamenez, Gu ere martxoak 8 banderolak banatu ziren Orion aurrenekoz 2020an. Orduan bezala, aurten ere, banderolak balkoietan jartzeko eta martxoaren 8ko aldarrikapenarekin bat egiteko gonbita egin die udalak herritarrei.

Banderolak ostiral arratsaldetan jaso ahal izango dira Ahalduntze Eskolan, eta kultur etxean eta gizarte-zerbitzuetan ere izango dira eskuragai, euro baten truke. Banderola horien bidez, "berdintasuna lortzeko egiteko dagoen bidea" gogora ekarri nahi da, eta "aurrera egiteko ezinbestekoa den konpromisoari" ere egin nahi diote azpimarra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide