Emakumeon Ahalduntze Eskolak iaztik emakumeei aholkularitza juridikoa eskaintzen die. Garazi Pagola eta Macarena Mujika abokatuak arduratzen dira zerbitzu hori emateaz, eta hilean behin etortzen dira, Ahalduntze Eskolak kultur etxean duen bulegora. Otsaileko saioa datorren astelehenean izango da, 16:00etatik 19:00etara. Haiekin egon ahal izateko, beharrezkoa da aurrez hitzordua hartzea, hiru modu hauetakoren bat erabilita: bulegora bertaratuta, 623 178 553 telefono zenbakira deituta.
Lege kontuetan adituak dira Pagola eta Mujika, eta emakumeei lege arloko edozein zalantza argitzeko eta aholku emateko gaitasuna dute: dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, laguntza sozialak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, diskriminazioa, etxeko langileen kaleratzea eta abar.